XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondarreta (Las Arenas)

Aspaldijan izpar barik itxi dot neure asteroko maite au ta berandu xamar bada be beti daukat berarentzako zer edo ze.

Nere idazlanak beretan asi nebazan eta beregaz zelan aiztuko naz ba?.

Igandetik ona eguraldija oso ederra dago ta orduba be bazan alan egiteko.

Emengo ondartzetan ainbat notiñ batuten dira bai erriko semiak bai besta arrotz asko be.

Igaziko egualdi txarrak ainbat kalte egin dautso Getxoko uri'ri ba emengo biztanleak atzerritik etortzen diranakaz ainbat diru ataratzen dabe.

Aurtian beste leku askotan lez ondo ezagutzen da dirubaren urritasuna ta alan ixan biar Prieto diru zaiñ imiñi ezkero naiko da dirubak igesiteko.

Onek anka baño eztau sartzen leku guztijetan.

Berak asmatzen duana ziur egon batek be eztaula ondo urtengo.

Baña berak ezango dabena neuri txakur geitu ta ogi emon.

Onek daukon arpegi gogorragaz laurlekotzaz itz egiten badautsie axe artzen bialduko dauz eta kito.

Gizajo oneri eztautzie lan makala emon.

Laurleko osatuteko imiñi dabe ta kurupa lendik andi bazan orainguak eztauda egiteko arrizkuan imiñiko dau; eneuke gura eguan bere onduan une orretan.

Onetzaz gañera gizontxu onek buru ariña dauko Atzerritik etorri zañian eta Gazteiz'tik Madrid'era igarotzean euzkotarrari itz labanakaz gauz asko eskiñi euskun eta gaur agirian daukagu onek gugaitik egin dauna.

Gure arerijo amurrubarena da ta beragaz alkar dabiltzan beste euzkotar galdubok.

Itxaropen andija euki genduban len baña gaur badakigu zein dan geure bide errezena.

Geure aldunak ezango dauzkube zein dan bide ori egun gutxi barru ta bien bitartian jaso dauguran gure besuak gure Jaungoiko ta Lagi Zararren aldez Euzkotarrak Euzkadi'rako ta Euzkadi Jaungoikuarentzako.

Gudea atian dago. E. L. B.